Ene haserrea Imanol Larzabal
>> YOUR LINK HERE: ___ http://youtube.com/watch?v=qLcumYwu_N8
Eta ene haserrea falta bazaizu • alferrik dira leunak zure begiak • eta ene muxua falta bazaizu • haizeak ezpainak hostogabetzen dizkizu. • Eta ene hitza falta bazaizu • ezin duzu inolaz ere kantatu • eta ene ametsa falta bazaizu • nondik sortuko duzu esperantza. • Eta ene oroitzapena falta bazaizu • zertarako bakarrik paseatu • eta ene gorputza falta bazaizu, • bilutsik zoaz. • Imanol jaunak Ene haserrea , Koldo Izagirreren poema bat kantatuz. Iratze okre geldiak diskoa 1982. urtean ekoiztu zuen, IZ estudioetan, Angel Katarain jaunaren laguntza teknikoaz. • Imanol, ahotsa • Michel Nesprias, akordeoia • Karlos Gimenez, pianoa • Pascal Gaigne, gitarrak • Jean-Louis Hargous, saxofoiak • Dominique Benete, kontrabaxua • Jean Louis Chadufau, perkusioak • Alfredo Rodriguez, oboea • Imanol Larzabal abeslariak poesia eta musika uztartu zituen sentikortasun handiko kantetan. Bere ibilbidean hainbat musika mota jorratu zituen: kantagintza, jazza, rocka, edota musika tradizionala. Paco Ibañez edota Gwendal artistekin lan egin zuen ere. • 80. hamarkada oparoa izan zen Imanolentzat ikuspegi musikaletik, baina oso nahasia egoera pertsonalari dagokionez. Ia urtero disko bat kaleratu zuen, Iratze okre geldiak (IZ, 1983), Erromantzeak (IZ, 1984), Oroituz (Elkar, 1985), Mea kulparik ez (Elkar, 1986), Joan-etorrian (Elkar, 1987), Muga beroetan (Elkar, 1989) eta Amodioaren berri (Elkar, 1990). Disko hauetan guztietan euskal poeta garaikideen olerkiak musikatu zituen, adibidez, Mikel Arregi, Koldo Izagirre, Joseba Sarrionandia, Juan Mari Lekuona, edota Xabier Lete. • http://www.badok.info/artista.php?id_...
#############################
